Kontrolatu zure informazioa

Gure inteligentzia -zerbitzuen bidez, zure galderei erantzuteko eta zure konpainiaren helburu estrategikoak definitzen eta arrakastaz osatzen laguntzeko behar duzun informazioa eskuratzen duzu. Lortu abantaila lehiakorra, zure sektoreko eta zure lehiako arriskuei aurrea hartu ahal izateko.

  • Ezagutu zure enpresaren presentzia digitala eta atzitu zure hornitzaileei eta lehiakideei buruzko datu nagusiak. Lortu informazio estrategikoa merkatuan zure posizioa sendotzeko eta zure negozioaren errendimendua optimizatzeko

  • Inplementatu segurtasun-analisi bat zure erakundearen aktibo kritikoak barneko eta kanpoko mehatxuetatik babesteko. Indartu zure baliabide estrategikoen babesa gure soluzio espezializatuekin.

  • Ikertu sakonki edozein gorabehera edo gertaera gure OSINT (Open Source Intelligence) eta HUMINT (Human Intelligence) gaitasun indartsuekin. Aprobetxatu gure tresna espezializatuak ikerketa sakon eta eraginkorra egiteko.

Nola egiten dugu lan?

Metodologia

  • Nazioarteko operazio gaitasuna duen inteligentzia-unitate bat dugu, eta diziplinarteko giza talde handi bat jartzen dizu zure eskura erabakiak hartzen eta zure interesak defendatzen laguntzeko.

  • Zibersegurtasuneko adituen talde oso bat dugu, eta horrek ziber mailan informazio masiboa lortzeko gaitasuna izateko aukera ematen digu, , iturri irekietan zein Deep/Dark Web-ean edo zibererasotzaileak sarean egindako filtrazioetan.

  • Gure analistak jatorri juridikoa duten iturri irekietan (OSINT), jabedun eta hirugarrenen tresnetan eta finantza, merkataritza edota administrazio datu baseetan oinarritzen dira besteak beste. Horrez gain, informazioa eskuratzen eta aztertzen esperientzia dute.
jarri gurekin harremanetan
  • 1

    Egoera aztertzen dugu eta lanaren helburu zehatzak adosten ditugu lehentasunezko beharren arabera.

  • 2

    Hasierako informazioa eskatzen dugu eta ikerketa-lana diziplina anitzeko analista talde batekin hasten dugu.

  • 3

    Aldizkako bilerak egiten ditugu, emaitza partzialak zuri aurkezteko eta lortutako emaitzen arabera ikerketa berbideratzeko.

  • 4

    Ingeniari eta ikertzaile kualifikatuek sinatutako txostenak igortzen ditugu, perituen eta ikerketa pribatuaren gaietan indarrean dauden legeak betez.

Identifikazio Zerbitzuak

Mehatxuen Inteligentzia

Zibererasotzaileen intentzionalitatea, aukera eta gaitasuna ebaluatzeko, TIBER metodologian oinarritzen gara eta honekin, zure ziber defentsak hobetzea lortzen da.

Kanpainen eta ekitaldien monitorizazioa

Produktuen aurkezpenak, bozketa prozesuak edo kirol topaketak bezalako ekitaldiak monitorizatzen eta kontrolatzen ditugu, mehatxuen bila.

Inteligentzia estrategikoa

Adituen aholkularitza eskatzen duen edozein erabaki estrategikotan laguntzeko, gure ziberanalista eta detektibe taldea zure esku jartzen ditugu.

zaintza digitala

Zuzenean edo zeharka eragin diezazuketen egungo segurtasun gertakariei buruzko informazioa jasotzen duten aldizkako txostenak egiten ditugu.

VIP pertsonalitateen aztarna digitala

VIP pertsonalitateen aztarna digitala identifikatzen dugu, hala nola enpresariena, goi-zuzendaritzarena edo ospetsuena, mehatxu posibleak aztertuz eta gomendioen txostena eginez.

Aztarna digital korporatiboa

Zure erakundearen esposizio digitalaren aztarna aztertzen dugu eta aurkikuntzak eta gomendioak biltzen dituen txosten bat ematen dugu.

Iruzurraren ikerketa eta analisia

Arazoaren errealitatera egokitutako ikerketa pribatuen bitartez, arrisku egoeretan eta mehatxu eta iruzur kasuetan laguntzen dizugu.

Informazio ihesen identifikazioa (Surface, Deep eta Dark web)

Zure erakundearen balizko datu iragaziak detektatzeko eta horien salmenta aztertzeko, eCrime-eko foro nagusiak etengabe monitorizatu eta kontrolatzen ditugu.

Due Dilligence-ri laguntza

Balizko arriskuak detektatu eta erabakiak hartzerako garaian laguntzeko, interneten hornitzaileei, kontratistei edota negozio bazkideei buruzko informazioa aztertzen dugu.

Auzietarako Laguntza

Edozein auzi motatan laguntza teknikoa ematen dizugu, ikertzaileen eta aditu kualifikatuen laguntzarekin.

Aktibo digitalak berreskuratzea

Deep/Dark Web-ean edota Wallapop bezalako plataformetan Interneten merkaturatu daitezkeen mota guztietako aktiboak berreskuratzen laguntzen dizugu.

Shadow IT-en bilaketa

Arriskuak identifikatzeko, esposizioan dauden eta IT arloaren kontrolpean ez dauden aktiboak eta azpiegiturak bilatzen ditugu.

Aktore maltzurren azterketa

Zure gertaeren erantzule diren eragile maltzurren informazioa aztertzen dugu (esfiltrazioa, datu korporatiboen salmenta edo jazarpen eta mehatxu kasuak, besteak beste).